Abuztuaren 31 kalea
Abuztuaren 31 kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′26.91″N 1°59′07.82″W / 43.3241417°N 1.9855056°W |
Abuztuaren 31 kalea (antzina Trinitate kalea) Gipuzkoako Donostia hiriko Parte Zaharrean dagoen kale ospetsu eta herrikoi bat da. Kale honen bi alboetan pintxo ugari eskaintzen dituzten taberna ugari daude.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honen mutur batean Santa Maria basilika dago, beste muturrean berriz San Bizente eliza eta San Telmo museoa. Kalearen erdialdera, Urgull mendiaren magalean alderdi zaharreko txoko ezaguna dago: Trinitate plaza ospetsua, non pilota partiduak eta mota askotako ospakizun eta musika emanaldiak eskaini ohi diren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1813ko abuztuaren 31n jazotako Donostiako setioan frantsesak hiritik bidaltzeko batailan ingeles eta portugaldar tropek hiria sutan utzi zuten. Hiritik salbatu zen kale bakarra hau izan zen, hortik bere izena: Abuztuaren 31 kalea. Gertakari hura oroitzeko ekitaldi herrikoiak ospatzen dira urtero kale horretan; horietan nabarmenena argien itzalketa eta kandelak piztea da.
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Maria basilika
- Gaztelubide elkartea
- Trinitate plaza
- San Bizente eliza
- San Telmo museoa
- Zozaiaren etxea
- Zurriolako zubia
- Zuloaga plaza
-
Herri kirolen erakustaldia Trinitate plazan.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |